Udazkena mugimenduen garaia izaten da arraun munduan, eta Urdaibai, esate baterako, datorren denboraldirako taldea indartzen dabil. Iker Gimeno patroi beteranoa fitxatu du Deustutik, eta baita arraunlari hauek ere: Unai Billakorta San Pedrotik, Igor Frances Ondarroatik, eta Asier Bermejo Zierbenatik. Gimeno eta Bermejo Deustun Elortegirekin ibiliak dira, bermeotarren entrenatzaile berriarekin.
Jarraituko ez dutenak Carlos Palazuelos eta Oscar Viudez izango dira. Aurrenekoa Zierbenara doa, eta bigarrena Santurtzira.
Urdaibain segiko duena Jon Unanue izango da. Beste hainbat taldek deitu diote, baina Bermeon jarraitzea erabaki du azkoitiarrak.
Zierbenan ere badira mugimenduak: Palazuelos ez ezik, Sergio Montenegro eta Ismael Montes ere fitxatu ditu (egun taldean den Franen anaia), eta gehiago ere izan daitezke. Utzi dutenak ondorengo hauek dira: Jaime Rios (Portugalete), Asier Bermejo (Urdaibai), Iker Pascual (Santurtzi), eta Joseba Larrarte eta Gari Lopetegi.