Inork espero ez bezala erabaki zuen atzo enbatak Kontxako Bandera. Lehen eta bigarren txanden artean alde erabakigarria ezarri zuen eta atzo lehen txandan aritu zirenak igandean ohorezko txandan ariko dira. Urdaibaik irabazi zuen atzo lehen txanda hori eta 33 segundo atera zizkion Kaikuri. Lehen txandan aritu ziren hiru traineru ariko dira igandean ohorezko txandan: Urdaibai, Pedreña eta Donostiarra.
Emakumeen estropadarekin hasi zen haizea altxatzen. Lehen txanda hasi zenean baretu bazen ere, lehen txandako traineruak ziabogatik bueltan zetozela jo zuen berriro, eta hortxe amaitu zen aurtengo Kontxako Bandera. Bigarren txandan aritu zirenen artean soilik Astillerok lortu zuen estropada 24 minutu baino lehen amaitzea.
Emakumezkoen estropadan, berriz, Zumaiak ezustekoa jo zuen. Galizia eta Getaria-Tolosa, ordea, hurrenez hurren, lau eta bost segundora helmugaratu ziren, eta igandean erabakiko da bandera igandean. Zumaiarrek ondo baliatu zuten ziabogarako irteera.
Sailkapena (gizonezkoak):
Trainerua Kalea (txanda) Ziabogan Helmugan Aldea
1.- Urdaibai 4 (1) 12.35 21.19
2.- Kaiku 1 (1) 12.48 22.03,42 0.33,56
3.- Pedreña 3 (1) 13.21 22.24,56 0.54,70
4.- Donostiarra 2 (1) 13.34 23:00,46 1.30,60
5.- Astillero 2 (2) 14.32 23.51,48 2.21,62
6.- Hondarribia 3 (2) 15.06 24.33,60 3.03,74
7.- San Juan 1 (2) 14.59 24.34,02 3.04,16
8.- Tiran 4 (2) 15.29 24.50,38 3.20,52
Sailkapena (emakumezkoak):
Trainerua Kalea Ziabogan Helmugan Aldea
1.- Zumaia 4 6.01 11.07,10
2.- Galizia 6.07 11.11,42 04,32
3.- Getaria-Tolosa 2 6.05 11.12,12 05,02
4.- Bizkaia 6.25 11.53,04 45,94