Arrauna

Urdaibaik hiru puntu jan dizkio Hondarribiari

Bermeoko ontziak nagusitasunez irabazi du Moañako bandera, eta Hondarribia laugarren izan da

Urdaibaiko arraunlariak ziaboga hartzen. MARISOL RAMIREZ / ARP
Imanol Magro Eizmendi.
2016ko uztailaren 23a
19:34
Entzun

Emozioa itzuli da San Miguel ligara. Urdaibaik nagusitasun handiz irabazi du Moañako (Galizia) bandera, sasoi honetan ligan lorturiko aurrenekoa, eta hiru puntutan murriztu du Hondarribiak sailkapen nagusian zuen tartea. Izan ere, Hondarribia laugarren izan da, Kaiku eta Tiran bere aurretik sartu direla. Orain Hondarribiak 90 puntu ditu, eta Urdaibaik 87.

Urdaibaik erakustaldia eman du Moañan. Kolpea eman du eta nagusitasun handiz gailendu da. Hasi eta buka izan da onena, 20.12,35eko marka lortuz. Bigarren Kaiku izan da, 13,44ra eta hirugarren Tiran, etxean, 13,53ra. Hondarribia, aldiz, laugarren izan da, 16 segundora. 

Banderako sailkapena

1. Urdaibai 20.12,71

2. Kaiku 13,44ra

3. Tiran 13,53ra

4. Hondarribia 16,00ra

5. Zierbena 17,87ra

6. Astillero 19,43ra

7.Orio 27,74ra

8. San Pedro 27.95era

9. Cabo 29.17ra

10. San Juan 29.35era

11. Zumaia 40, 37ra

12. Portugalete 43.87ra

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.