Kontxako Bandera

Urdaibaik jaso du bandera gizonezkoetan, eta Galiziak ezustekoa eman du emakumezkoetan

Bermeotarrek lehen saioko emaitza ez zela kasualitatea erakutsi zuten. Galiziarrek lehia estua izan zuten Getaria-Tolosarekin eta azken emaitzan bost segundoko aldeagatik irabazi dute.

2011ko irailaren 12a
09:05
Entzun

Urdaibaik eta Galiziak irabazi dute aurten Kontxako Bandera. Eguraldia atzokoan ez zen lehen saioa bezala okertu, eta Urdaibaik erakutsi ahal izan zuen aurreko igandeko emaitza ez zela kasualitatea izan. Ohorezko txanda irabazi zuten bermeotarrek eta Kaikuri 24 segundoko aldea atereaz ia minutuko aldearekin irabazi dute aurten Kontxan.

Gizonezkoetan ez bezala, emakumezkoetan izan zen ezustekoa. Lehen saioan Zumaiak irabazi bazuen ere, atzo Getaria-Tolosak eta Galiziak aurrez aurre izan zuten lehiak atzean utzi zituen. Getaria-Tolosak azken unera arte izan zuen bandera Gipuzkoan uzteko aukera, baina barraren parean olatu batek Galiziarrak aurreratu eta ihes egin zien.

Bemeotarrek eta galiziarrek kaian jaso zuten bandera, ospakizunetara hurbildu ziren jarraitzaile andanarekin.

Gizonezkoen atzoko emaitzak eta sailkapen nagusia

Emakumezkoen atzoko emaitzak eta sailkapen nagusia

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.