Blanca Urgellek salatu du Espainiako Itzulia Euskal Herritik pasako dela-eta zenbait eragilek esandakoak "intolerantzia eta autoritarismo hitzak" izan direla.
Urgellek ohar baten bidez kritikatu ditu pasa den asteartean Euskal Herriko hainbat eragilek egindako agerraldian itzuliari buruz esandakoak. Txirrindularitza zaletu guztiei "kirolaren eta txirrindularitzaren jai handi honetaz gozatzeko gonbidapena" luzatu die. Kulturako aholkulariak espero du euskal herritarrek gertaera hau "elkarbizitzaren eta gainontzekoekiko errespetuaren jai" gisa biziko dutela.
30 urte pasa dira txirrindulari proba hau EAEtik azkena igaro zenetik eta 17 urte Nafarroan izan zenetik.