triatloia

Urrea anaia batek, brontzea besteak

1:46:25eko denbora egin du Alistair Brownlee irabazleak. Javier Gomez Noya sartu da bigarren, Jonathan Brownlee hirugarren.

2012ko abuztuaren 7a
19:03
Entzun

Gizonezkoen triatloiko faboritoen artean Javier Gomez Noyak baino ez die egin aurre Alistair eta Jonathan Brownlee anaiei. Bien artean sartu da. Alistair Brownleek (1988) eraman du urrea, Jonathanek (1990) brontzea.

Lasterkako proban oinarritu du garaipena Alistair Brownleek. Lehen proban —igerian—, seigarren zegoen, Gomez Noya aurrenarengandik zazpi segungora. Bizikletako probaren amaieran aurrenarekin berdinduta zen: Joao Silvarekin. Lasterka ihes egin du.

2009an munduko txapeldun izan zen, eta Europakoa bi aldiz izana dago. Orain olinpiar txapelduna ere bada.

Igerian kilometro eta erdi egin dute, 40 kilometro bizikletan eta lasterka hamar.

1. Alistair Brownlee (Erresuma Batua). 1:46:25.
2. Javier Gomez Noya (Espainia). 11ra.
3. Jonathan Brownlee (Erresuma Batua). 31ra.

Sailkapen guztiak, eta probakakoak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.