Munduko Atletismo Txapelketa

Urrea gabe, mototsagatik

Luzera jauzian lurreratzean Nastassia Mirontxik-Ivanova bielorrusiarrak ilearekin hondarra jo du, eta hamalau zentimetro gutxiagorekin urrea urrea irabaztetik laugarren postura pasa da.

2011ko irailaren 3a
18:52
Entzun

Zorigaiztoko jauzia egin du gaur Degun (Hego Korea) jokatzen ari den Munduo Atletismo Txapelketan Nastassia Mirontxik-Ivanova bielorrusiarrak. Luzera jauzian aritzen da, eta gaur inoiz egin duen jauzirik luzeena egin du, sei metro eta 90 zentimetrora iritsiz. Zoritxarrez, ordea, hondarretara erortzen mototsak lurra jo du, hamasei zentimetro atzerago, eta 6,74 metroko jauziarekin laugarran sailkatu da.

Urrea Brittney Reese estatubatuarrak irabazi du 6,82ko jauziarekin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.