Urrezko Bizikleta irabazi du Fabian Cancellarak
TXIRRINDULARITZA. Urrezko Bizikletarekin saritu dute Fabian Cancellara. Txirrindulari suitzarrak 63 puntu lortu ditu, eta Alberto Contador espainiarrari (42 puntu) eta Andy Schleck luxenburgotarrari (34 puntu) hartu die aurre sailkapenean. Besteak beste, Cancellarak urrezko domina irabazi du aurten Munduko erlojupeko Txapelketan, bi etapa Frantziako Tourrean eta hiru klasiko: GP E3 Harelbeke, Paris-Roubaix eta Flandiako Tourra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu