Javier Otxoak aurrerapauso handi bat eman zuen atzo goizez txirrindularitza proba konbinaturako urrearen bidean, errepide proba irabazi zuenean.
Txirrindulari bizkaitarrak aurkari nagusi duen Kenny Darren ingelesaren aurretik zeharkatu zuen helmuga, hirugarren helmugan Rodrigo Lopez argentinarra izan zen.Bizkaitarra oso oldarkor aritu zen 36 kilometroko ibilbide guztian zehar, eta eraso saiakera asko egin bazituen ere, azken txanpara arte ezin izan zuen ingelesa atzean utzi. Halere, behin ingelesaren albotik ihes egitea lortu zuenean, erabakigarria izan daitekeen tartea ireki zuen. Bukaeran Otxoak 36 segundoko tartea egin zuen Darrenekiko.
Konbinaturako faborito
Atzoko garaipen eta tarteak proba konbinaturako faborito nagusi bihurtu du Otxoa. Konbinatuaren azken emaitzerako, atzoko errepide probako eta heldu den astelehenan korrituko denerlojuz kontrakoaren postu eta denborak gehituko baitira.
Bestalde, Bocciako bi euskal partaidek bina partida jokatu zituzten atzo. Santi Pesquera 6-0 eta 8-1 nagusitu zitzaion Radovan txekiarrari eta O´Grady irlandarrari. Yolanda Martinek, aldiz, Hoon korearra 4-2 garaitu ostean, 6-1 galdu zuen Dikjsters zeelandarraren aurka .
PARALINPIAR JOKOAK
Urrezko domina erdia
Javier Otxoa proba konbinaturako faborito nagusia da, errepide lasterketa irabazi baitu
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu