Urriza eta Ionek irabazi dute Galarretako estelarra
ERREMONTEA. Urriza eta Ion 40-33 nagusitu ziren Ezkurra eta Aizpurua II.aren kontra, atzo, Galarretako jaialdiko partida nagusian. Neurketa oso gogorra eta piloteatua jokatu zuten, eta Urrizak bere freskotasuna baliatu zuen garaipena lortzeko. Ionek ongi lagunduta, ikuskizuna eman zuen nafarrak azken tantoetan. Ezkurra saiatu zen aurkarien bolada ona eteten, baina ez zuen bere egunik onena izan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu