erremontea

Urriza-Etxeberria bikoteak irabazi du Azysa torneoa

Aurretik ibili dira partida osoan, nahiz eta momentu batean gipuzkoarrak gerturatu zaizkien.

2010eko abenduaren 18a
18:36
Entzun
Urriza III.a eta Etxeberria III.a nafarrek irabazi dute erremonteko Azysa torneoa. Zeberio II.a eta Ion gipuzkoarren aurka jokatu dute gaur arratsaldean finala, eta ondo hasi eta ondo amaitu dute partida. Hasiera oso ona izan dute, 11-3 irabazten hasi baitira nafarrak. Tartea mantendu dute hasieran 32-19ko emaitza ere izan baitute.

Gipuzkoarrak gora etorri dira, ordea, momentu horretan, izan ere, 9-1eko partziala egin dute. Orduan, 33-28 an jarri da markagailua. Baina azkenean 40-31 irabazi du bikote nafarrak. Patxi Zeberiok adierazi duenez, final gogorra izan da, baina, ez du emozio handiegirik izan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.