Urriza-Etxeberria faborito sanferminetako finalean
PILOTA. Urriza-Etxeberria III.ak eta Uterga-Urrutia I.ak San Fermin erremonte torneoko finala jokatuko dute gaur, Uharteko Euskal Jain (16:00). Azken horiek atzo lortu zuten sailkapena, Uterga-San Migueli 40-30 irabazita. Urrutiak partida bikaina egin zuen, halere, gaur aurkariak izango dira faborito, finalisten arteko ligaxkako partida 40-29 irabazi baitzuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu