Urrizak lehen aldiz jantzi nahi du banakako txapela
PILOTA. Javier Urrizak eta Patxi Zeberiok gaur jokatuko dute Kutxa Torneoko final preziatua, Galarretan (16:00). Nafarra da faboritoa, finalerdietan itxura sendoa eman zuelako, eta haren alde aterako da dirua (100-70i). Gipuzkoarrak, dena den, ur handietatik ongi ateratzen dela erakutsi du, Ezkurraren aurka, esaterako. Sakeak berebiziko garrantzia izango du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu