Urrutiak sakeari esker irabazi dio Utergari
ERREMONTEA. Miguel Mari Urrutiak Kutxa Torneoko lehen puntua lortu zuen atzo, Xanti Utergari 30-23 irabazita, Galarretan. Saldiaskoak ez zuen ongi jokatu, baina sakea ongi baliatu zuen, eta hamazazpi tanto egin. Jokoan Uterga gehiago izan zen, baina errestoan hobetu ezean zail du partidarik irabaztea. Doneztebekoa oraindik ez dago txapelketatik kanpo, baina miraria behar luke aurrera jarraitzeko. Urrutiak, bestalde, bere esku du finalerdietarako sailkatzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu