ATHLETIC

Urrutiak ziurtatu du Kepa taldean geratzeko aukerak agortuko dituela

Athleticeko presidenteak onartu du urtarrilaren 1etik aurrera atezainak edozein talderekin negoziatzen hasteko aukera izango duela.

Josu Urrutia Athleteiceko presidentea gaur eman duen prentsaurrekoan. JAVIER ZORRILLA, EFE
2017ko abenduaren 27a
14:40
Entzun

Josu Urrutia Athleticeko presidenteak adierazi du bere esku dagoena egingo duela Kepak talde txuri-gorriko jokalari izaten jarrai dezan. Jakitera eman duenez, atezaina eta taldea "adostasun puntu batera" heldu ziren duela hilabete, eta Athletic jokalariaren erantzunaren zain dago.

Atezain ondarrutarraren eta taldearen arteko negoziazioa "15 hilabeteko prozesu jarraia" izan da, presidentearen hitzetan; jokalaria "titular ez zenetik". Prozesu horretan Athleticekek beste aldearen nahia zein den atzematea lortu duela adierazi du. "Hitz egiten jarraitzen dugu eta ez dago aterik itxita. Ez dakit baietz ala ezetz esango duen. Orain beste urrats bat eman beharra dago".

Urrutiak ukatu egin du Kepa beste talde batera saltzeko negoziaziorik izan denik, "ez jokalariaren inguru hurbilarekin, ezta Real Madrilekin ere".

Bestalde, presidenteak gezurtatu egin du Athleticek Julen Guerrero jokalari ohi ezagunaren semea fitxatzeko ahaleginik egin duenik. Julen Jon Guerrerok 13 urte dauzka eta Real Madrilek bere egin berri du. Jokalaria gazteari buruz Urrutiak esan du etorkizun oparoa izan dezakeela. Horrez gain, nabarmendu du Julen Guerrerok Jose Maria Amorrortu Athleticeko kirol zuzendariari ziurtatu ziola ez zuela familiarekin Bilbora bizitzera joateko asmorik.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.