Athleticeko bazkide konpromisarioen batzarrak balekoa eman dio Josu Urrutia klubeko presidenteak aurkeztutako aurrekontuei: 2010-2011ko kontuek botoen %65eko babesa jaso dute eta %73koa denboraldi honetakoek.
Zuzendaritza berriaren arabera, iazko sasoiko kontuek hamar milioi euroko zorra izan zuten. Aldiz, Fernando Garcia Makua aurreko presidenteak esan zuen irabaziak izan zituztela. 487 bazkide konpromisariok Urrutiak-eta aurkeztutako zenbakien aldeko botoa eman dute, 222k kontrakoa, 26 boto txurizkoak izan dira eta 11 baliogabeak.
Denboraldi honetako aurrekontuei buruzko emaitza: aldeko 548 boto, kontrako 178, txurizko 13 eta zazpi baliogabe.
Athleticeko presidente denetik, bazkide konpromisarioen lehen batzarra izan du Urrutiak. Atzo arratsean hasi zuten, Bilbon, Euskalduna jauregian, eta bart amaitu.