Urrutikoetxea baikor da, eta lau t'erdirako garaiz sendatuko dela uste du

Bost zentimetroko zuntz haustura bat egin zuen izterrean, eta enpresa haren egoera argitzeko zain dago

Imanol Magro Eizmendi.
Donostia
2011ko irailaren 28a
00:00
Entzun
Mikel Urrutikoetxeak uste du lau t'erdikorako sendatuko dela. Zaratamoko aurrelariak bost zentimetroko zuntz-haustura egin zuen izterrean irailaren 16an, eta orain osatzeko denbora behar du. Atzo onartu zuenez, bera baikorra da. «Ea hilaren 9rako ixten zaidan, nire ilusioa iristea da; baina, tira, ez banaiz garaiz iristen, ez da ezer gertatzen». Herenegun, Salva Bergara kirol zuzendaria ere baikor mintzatu zen, eta aurrelariak jokatzea espero duela esan zuen. Enpresak ez du arriskurik hartuko, eta beste erresonantzia bat egingo diote.

Lau t'erdikoa bihar aurkeztuko dute, eta urriaren 9an hasiko da, Antzuolan. Urrutikoetxeak ez badu jokatzen, beste bati irekiko dio atea, eta hau izan daiteke zortzikoa: Olaizola II.a, Bengoetxea VI.a, Saralegi, Berasaluze VIII.a, Ruiz, Olaizola I.a, Olaetxea eta Arretxe II.a. Jokatzen badu, berriz, Olaizola I.a edo Saralegi izan daiteke sakrifikatua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.