Pilota-Binakako Txapelketa

Urrutikoetxea eta Beroiz, finalerdietara

22-20 irabazi diete Titin III.a eta Merinori eta laugarren postuan bukatu dute ligaxka

Imanol Magro Eizmendi.
2014ko martxoaren 22a
19:52
Entzun

Mikel Urrutikoetxea eta Mikel Beroiz binakako txapelketako finalerdietarako sailkatu dira. 22-20 irabazi diete Titin III.a eta Merinori, Arrigorriagan, eta laugarren postuan bukatu dute ligaxka. Partida azken txanpan erabaki da, 18nako berdinketaren ondoren, eta irabazleek freskoago bukatu dute. Galtzaileak kanporatuak izan dira. Titin III.aren azken txapelketa partida izan da, irailean hartuko baitu erretiroa eta ez duelako buruz burukoa jokatuko.

Finalerdietako ligaxka gaur zortzi hasiko da, Olaizola II.a-Aretxabaletak eta Irujo-Barriolak Gasteizen jokatuko duten partidan. Jardunaldiko beste partida Urrutikoetxea-Beroizek eta Xala-Zubietak jokatuko dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.