Lau eta erdiko finala

Urrutikoetxea faborito bihurtzen duten hiru arrazoi

[YouTube]https://youtu.be/wF3nn2QXxbs[/YouTube] Imanol Magro kazetariak igandean jokatuko den finalaren gakoak bildu ditu.

2017ko azaroaren 13a
18:13
Entzun

Mikel Urrutikoetxeak eta Jokin Altunak lau eta erdiko pilota txapelketako finala jokatuko dute igandean, Bilbon. Bientzat lau eta erdiko bigarren finala da, baina apustuetako dirua Urrutikoetxearen alde dago, eta ez da harritzekoa: faborito bihurtzen duten hainbat arrazoi daude, eta Imanol Magro BERRIAko kazetariak bideo batean laburbildu ditu.

Astean zehar bi finalistei egindako elkarrizketak irakurri ahal izango dira BERRIAn, baita Martin Alustiza pilota hautatzaile berriarena ere. Harentzat lehen finala da igandekoa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.