Urrutikoetxeak itxura ona eman du debutean, galdu egin duen arren
Mikel Urrutikoetxeak 13-22 galdu zuen atzo, profesionaletan debuta egin zuen egunean. Dena dela, Zaratamoko aurrelariak itxura ona eman zuen Arrigorriagako pilotalekuan. Oier Mendizabalekin jokatu zuen, eta Iker Arretxe-Begino izan zituzten aurkari. Aurreneko kolpean 0-8 aurreratu ziren garaileak; batik bat, Begino atzean nagusi zelako. Halere, hasiberriak eta Mendizabalek hobeto jokatu zuten tantoak pilatu ahala. Egindako hamahiru tantoetatik zazpi Urrutikoetxearenak izan ziren; horietako bi boleaz eta beste bi txapa gainean moztutakoak. Herenegun, berriz, Ibai Perezek egin zuen debuta Sestaon, eta 22-19 irabazi zien, Pascualekin batera, Aritz Lasa-Martinez Eulateri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu