PILOTA

Urrutikoetxeak, Larunbek eta Olaizolak jokatuko dute Berasaluzeren agurreko jaialdian

Urriaren 1ean egingo dute jaialdia Bizkaia pilotalekuan.

Berasaluze, Bilbao, Urrutikoetxea eta Larunbe, jaialdiaren aurkezpenean. MONIKA DEL VALLE / ARGAZKI PRESS
2016ko irailaren 15a
17:36
Entzun

Lorea Bilbao Bizkaiko Euskara eta Kultura diputatuak aurkeztu du Pablo Berasaluze (Berriz, Bizkaia, 1977) pilotariaren agurrerako antolatu duten jaialdia. Mikel Urrutikoetxea, Mikel Larunbe eta Aimar Olaizola izango dira kantxan, Berasaluzerekin batera.

Bilbaok azaldu du jaialdi "hunkigarria" izango dela eta ikusle bakoitzari Berasaluzeren omenez eginiko kamiseta bat emango diotela. Hamar, hamabost eta hogei euroren truke salduko dituzte sarrerak. Jaialdia 17:45ean hasiko da.

Bergarako frontoian egin zuen debuta, 20 urte zituela, 1998an, eta Bilboko Bizkaia pilotalekuan jokatuko du azkena. Titulurik ez, baina hiru aldiz heldu da binakako txapelketako finalera; 1999an, 2013an eta 2015ean. 35 urterekin, bigarren gaztaroan zegoen azken urteetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.