Urtarrilaren 15ean itzuliko da Baskonia Buesa Arenara

2011ko irailaren 23a
00:00
Entzun
Javier De Andres Arabako ahaldun nagusiak Buesa Arena berriko lanak bisitatu zituen atzo goizean, eta lanen bilakaeraren berri eman zuen. De Andresen arabera, Baskonia heldu den urtarrilaren 15ean bueltatu ahal izango da azken hamarkadan bere etxera izan denera. Data horretarako prest egongo dira 9.000 eserleku, eta beharginek partidak ez daudenean jarraituko dute lanean, 15.200 zale inguru hartuko dituen pabiloia osatu arte. 2012ko ekainaren 15ean gertatuko da hori, aurreikuspenen arabera. 30 milioi euro inguru erabiliko dira Buesa Arenako berrikuntzan, eta obrak bukatzen dituztenean, Euskal Herriko kirolgune estali handiena bilakatuko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.