Atletismoa

Urteari agur lasterka eginez

Goizean San Silbestre proba batzuk izan dira, eta arratsaldean ere izango dira.

2007ko abenduaren 31
17:06
Entzun
Ohitura den legez, milaka lagunek urteari agur lasterka eginez emango diote, San Silbestre probekin. Batzuek eman diote dagoeneko; esate baterako, Azpeitian eta Beasainen, goizean.

Azpeitiko proban 879 lasterkari helduk irten dute; orain arteko gehien. Irabazle, Dahbi El Miloudi. XEYE Azkoitiko eta Azpeitiko atletismo taldeak antolatzen du, eta bildutako dirua =iUrola Kostako Hitza=-i eman ohi dio. Haurretako partaidetza marka ere hautsi egin dute. Beasainen 300 lagunek irten dute, eta Hamid El Mouazizek irabazi du.

Donostian 15:00etan hasi da, eta ia 1.700 lagunek irten dute. Asier Cuevas izan da aurrena helmugan. Arratsaldean beste hainbat lekutan izango da lasterketa: Bilbon, Iruñean, Gasteizen, Ordizia, Errenterian, Zarautzen, Zizurkilen, Galdakaon…

Argazkian, Azpeitiko San Silbestrean, gaur goizean, hainbat korrikalari. (uztarria.com)
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.