Urteetako esfortzua finalerdietan amaitu da Pistoriusentzat

110 metroko hesidunean urrea Roblesek lortu arren, Richardsonek eraman du, kubatarra kaleratu baitute

Donostia
2011ko abuztuaren 30a
00:00
Entzun
Oscar Pistorius atletismoko historian sartu zen atzo. Lehen atleta elbarritua baita elbarriturik ez dutenekin lehian aritzen dena. Urteetan egindako esfortzuak uztailean jaso zuen saria, nahiz eta herenegun gauzatu —2008an Nazioarteko Atletismoko Federazioak (IAAF) ez zion parte hartzen uzten, eta Kirola Epaitzeko Auzitegiarengana jo zuen parte hartzeko baimena lortzeko asmoz—.

Elbarritasunik ez dutenekin aritzeaz gain, finalerdira sailkatzea lortu zuen, herenegun, 400 metroko proban. Finalerdia atzo jokatu zen, eta hegoafrikarrak hor amaitu zuen inoiz ahaztuko ez duen Munduko Txapelketa. Ezin izan zuen 45.41 segundoko denbora hobetu, eta, horrenbestez, finaletik kanpo geratu zen—46.19 segundotan egin zuen proba—. Kaleratua izan arren, pozik da Pistorius, bere ametsetik hurbilago ikusten baita. Londresko Olinpiar Jokoetara begira dago, horietan parte hartzea baita bere ametsa.

Urretik, ezer ez izatera

Dayron Roblesek pozik amaitu zuen 110 metro hesiduneko proba. Hura izan baitzen azkarrena. Baina minutu batzuk geroago egoera guztiz aldatu zen, kaleratu egin baitzuten. Txinako Federazioak kubatarrak Liu Xiang txinatarra oztopatu zuela salatu baitzuen apelazio epaimahaiaren aurrean. Horiek arrazoia eman zioten, eta kubatarra kaleratu zuten, araudiari jarraituz. Azken urteetan izan den finalik parekatuena izan zen. Robles, Xiang, David Oliver, Andrew Turner eta Joe Richardson zeuden besteak beste. Richardson izan zen azkenean garaipena lortu zuena.

Atzoko gainontzeko probetan, Pawel Wojcietxowskiren urrezko domina da goraipatzekoa. 22 urterekin, txapelketako lehen urrezko domina lortu zuen Poloniarentzat, pertika jauzian. Gainera, urteko errekorra lortu zuen, 5.90 metrorekin. Lazaro Borges Kubatarrak ere marka bera lortu zuen. Beste urteko errekorra Valerie Adams Zeelanda Berrikoak lortu zuen, pisu jaurtiketan, 21,24 metrorekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.