Suitza eta Euskal Herriko segalaririk onenen arteko norgehiagoka ikusi ahal izango da etzi, Zaldibian (Gipuzkoa). Buruz buruko txapelketa izango da, eta joan zen abuztuan Herisauko (Suitza) Nazioarteko Txapelketan jardun zuten segalariak ariko dira lehian, nola gizonezkoak hala emakumezkoak.
Euskal Herrian jokatzen den laugarren lehiaketa izango da, eta Almitza Elkarteak antolatu du Udalarekin batera. Izan ere, Zaldibian Santa Fe jaietan dira.Gizonezkoetan, Suitzako bi segalari ariko dira igandean: Stefan Tobler, Herisauko Txapelketan txapela jantzi zuena eta Ransauer, zortzigarren sailkatu zena. Euskal segalariak, berriz, Erasun (Herisaun laugarren sailkatu zen), Ormaetxea Urki, Goikoetxea, Agirrezabala, Jauregi Altzo, Goenaga, Albizua, Garikoitz eta Jokin Etxeberria anaiak, Zuriarrrain, Arretxe, Berasategi, Gabirondo eta Atin.Emakumezkoetan ere bi izango dira suitzarrak; hots, Rosmarie Zust, Herisauko txapelduna eta Vreni. Euskaldunak, berriz, bost izango dira: Mazkiaran, Irazustabarrena, Geresta, Aloña Galarraga eta Aloña Jauregi.Gizonezkoek 100 metro koadroko saila ebakiko dute eta emakumezkoek 35 metrokoa. Sailen zozketa 11:00etan egingo da eta 12:00etan hasiko da lehia.
SEGA
Urteko azken txapelketa jokatuko da etzi, Zaldibian
Nazioarteko eran ariko dira euskal eta suitzar segalariak; 23 guztira
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu