Uruguai eta Trinidad eta Tobago sailkatu dira bigarren aukerarako

Erredakzioa
DONOSTIA
2005eko urriaren 14a
00:00
Entzun
Uruguai eta Trinidad eta Tobago izan dira azkenak sailkatzen2006ko Alemaniako Munduko Kopako bigarren aukerarako. Uruguaik ezustekoa eman zuen, eta 1-0 irabazi zion Argentinari Montevideon.Alvaro Recobak bigarren zati hasieran sartutako golak eman zion garaipena Uruguairi. Atzoko garaipenarekin, bosgarren izan da Uruguai Hego Amerikan, eta Australiaren aurka ariko da bigarren aukeran. Ertamerikan, berriz, Trinidad eta Tobagok lortu zuen txartela bigarren aukerarako. 2-1 irabazi zion Mexikori. Partida oso lehiatua izan zen. Mexikok sartu zuen lehen gola,baina etxeko taldeak buelta eman zion partidari, Stern Johnen bi goli esker. Trinidad eta Tobagok Bahreinen aurka jokatuko du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.