Uruguaik marka ezarri du, Amerikako Kopa hamabost aldiz irabazita

Fernando Musleraren selekzioak nagusitasunez irabazi zion herenegun Paraguairi finalean (3-0)

Erredakzioa
Donostia
2011ko uztailaren 26a
00:00
Entzun
Uruguaik 3-0 irabazi zion herenegun Paraguairi Buenos Airesen, Amerikako Kopako finalean. Garaipen horri esker, Uruguaik marka ezarri du Amerikako Kopako garaipen zerrendan, inork ez baiu berak adina titulu irabazi: hamabost guztira. Herenegun arte Argentinarekin zegoen berdinduta, hamalaurekin.

Fernando Muslerak zuzentzen duen selekzioak nagusitasunez hartu zuen mendean Paraguai. Partida hasi eta hamar minutu eskasera Luis Suarezek gola sartu zuen, eta atsedenaldira iristear zela Forlanek bigarrena egin zuen. Forlanek berak eman zion azkena Paraguairi, 89. minutuan hirugarren gola sartuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.