Futbola

Urzaizek agur

Aro bat amaitu duela, eta egun Athleticen dagoen presioa eramateko gai ez dela ikusten argudiatu du jokalari nafarrak talde txuri-gorria uzteko. Fubolean jokatzen jarraitu nahiko lukeela adierazi du, baina oraindik ez daukala eskaintza zehatzik.

2007ko ekainaren 22a
17:09
Entzun
11 urtez Athleticen jokatu ondoren, talde txuri-gorritik alde egingo du Ismael Urzaiz jokalari nafarrak. Herenegun eman zuen albistea Athleticek, baina jokalariak gaur eman ditu erabaki horren inguruko azalpenak kazetarien aurrean.

Hunkituta agertu da, baina talde uteko une egokia dela agertu du. "Une egokia da. Athleticen dagoen presioa jasateko ez dakat lehengo gogorik, eta uzteko unea iritsi dela uste dut", adierazi du. "Aro bat amaitu dudala uste dut: atseginez betetako 11 urte".

Nolanahi ere, oraindik futbolean jokatzen jarraitzeko indarrarekin ikusten du bere burua Urzaizek, eta gustuko eskaintzarik jasoz gero onartu egingo duela iragarri du. Dena den, oraingoz ez ei dauka ezer.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.