Usobiagak gaur emango du erretiroaren berri
ESKALADA. Patxi Usobiaga eibartarrak erretiroa hartu du, lepoko arazo fisikoek behartuta. Gaur jakinaraziko du ofizialki, Eibarko udaletxean prentsaurreko bat emanda. Han, merezitako omenaldia egingo dio Gipuzkoako Foru Aldundiak. 2006. eta 2007. urteetan, Munduko Kopa irabazi zuen Usobiagak, eta 2009an, berriz, Munduko Txapelketa irabazi zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu