Uste baino gehiago sufrituta irabazi dio Athleticek Valladolidi (0-2)

Realak Las Palmasen jokatuko du gaur, Eibarrek Oviedon, eta Lagunak-ek etxean, Zaragozaren aurka

Erredakzioa
Bilbo
2009ko irailaren 13a
00:00
Entzun
Lehen jardunaldian bi puntu galtzeko zorian izan zen Athletic etxean, Lagunak-en aurka (3-2), eta atzo ere uste baino gehiago sufritu zuen, Valladoliden etxean. Nagusi izan zen, bai, baina Superliga berriaren proiektua sortu zenean partida askotan gol alde handia egongo zela salatu zuten talde askok. Eta oraingoz ez da halakorik izan. Lehen denboraldia du Valladolidek Superligan, baina lehen jardunaldian 1-1 berdindu zuen Eibarren etxean, eta atzo ere bi gol besterik ez zituen jaso multzoko bi talde indartsuenetako baten aurka. Taldea erabat sendotu ezinik dabiltza bilbotarrak, baina, gutxienez, sailkapenaren goialdean daude oraindik ere.

Muruak sartu zuen atzo lehen gola, 40. minutuan, baina gogotik estutu zuen bigarren zatian Valladolidek. Lagunak-en aurka gertatu bezala, ordea, atzo ere asmatu egin zuten bilbotarrek azken minutuak jokatzen, eta Oruetak sartu zuen 0-2koa, 88. minutuan. Jokatutako bi partidak irabazita, eta gaurko hiru partiden zain, sailkapen buruan dago Athletic, sei punturekin.

Beste hiru euskal taldeek gaur jokatuko dute. Eibarrek Oviedon jokatuko du, 12:00etan, Lagunak-ek etxean, Zaragoza atzo arteko liderraren aurka (12:00etan), eta Realak Las Palmasen, 13:00etan. Sailkapenean hirugarren dago Reala, laugarren Eibar eta seigarren Lagunak.



Sailkapenak

SUPERLIGA (LEHEN MULTZOA)

2.jardunaldia

Jokatutakoak.Emaitza.

Valladolid-Athletic0-2

Gaur.Ordua

Oviedo-Eibar 12:00

Lagunak-Zaragoza12:00

Las Palmas-Reala13:00

Puntuak.J. I. B. G.

1. Zaragoza 3 1 1 0 0

2. Athletic. 3. 1. 1. 0. 0

3. Reala. 3. 1. 1. 0. 0

4. Eibar. 1. 1. 0. 1. 0

5. Valladolid . 1. 1. 0. 1. 0

6. Lagunak. 0. 1. 0. 0. 1

7. Oviedo. 0. 1. 0. 0. 1

8. Las Palmas. 0. 1. 0. 0. 1
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.