Uste baino pixka bat estuago irabazi dio Bera Berak Itxakori (31-21)

Kukullagak galdu egin du Porriñoren aurka (23-30), eta Zuazok astindu handia jaso du Elxen pistan (35-16)

Erredakzioa
Donostia
2012ko irailaren 16a
00:00
Entzun
Espainiako Superkopako finaleko erreferentzia zeukaten gehienek buruan. Ia entrenamendurik egin gabe, oso itxura apala emanez aritu zen Itxako, eta 42-18 galdu zuen Bidebietan Bera Beraren aurka. Irailaren 1a zen. Krisi ekonomikoak eraginda, azken orduan osatu du taldea Itxakok, eta pixkanaka ari da ligari neurria hartzen. Atzoko itxura da horren erakusgarri. Derbia zeukaten Bera Berak eta Itxakok, Donostian, eta nafarrek nahikoa txukun jokatu zuten. 14-10 atsedenaldian, eta 31-21 azkenerako, ligako liderra tarteka dezente estututa. Donostiarrek bi partidak irabazi dituzte, eta Lizarrakoek biak galdu.

Beste bi euskal taldeek galdu egin zuten atzo. Kukullagak balio handiko garaipena eskuratu zuen joan den astean Castroren pistan (17-19), baina atzo huts egin zuen etxean, Porriñoren aurka (23-30). Zuazo ere ezinean aritu zen, Elx indartsuaren pistan, eta 35-16 galdu zuten bizkaitarrek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.