Saskibaloia

Uxue Bilbo Basketek galdu egin du Eurokopako finala

Bilboko taldea ezinean aritu da partida guztian, eta Lokomotiv Kubanek merezita irabazi du titulua (64-75). 

Imanol Magro Eizmendi.
2013ko apirilaren 13a
23:05
Entzun

Akabo. Amaitu da Uxue Bilbo Basketen Eurokopako ametsa. Galdu egin du finalean, merezita gainera, Lokomotiv Kuban goitik behera nagusitu baitzaio finalean. Lehen laurdenean bakarrik egon da partida parekatua (17-16), baina minutuek aurrera egin ahala, areagotu egin da Lokomotiven nagusitasuna. Atsedenaldian jada zortzi puntu zen aurretik (30-38), eta horrela segitu du, aldea handitzen, hogei puntukoa izan arte (45-65). Azken minutuetan Bilbo Basket suspertu egin da, eta zazpi puntura hurbildu, baina berandu zen jada. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.