Espainiako Kopako faseak talderik onenak beste koadroan zeudela ikusita —Real Madril, Bartzelona eta Caja Laboral—, Uxue Bilboko Basketek aukera ederra zeukan txapelketan zerbait handia egiteko —finalera iristeko, esate batera—, baina kale egin du. Kale, aurreneko partidan, gainera, Kanaria Handiak irabazi egin diolako final-laurdenean: 74-62.
Partida osoan izan da Kanaria Handia hobea —ACB Ligan hirugarren doa—. Lehen laurdenean bi puntu gora zihoan, bigarrengoan lau, hirugarrengoan sei, eta alde handienak laugarrengoan lortu ditu. Bilbo Basket ezinean ibili da: Raul Lopez baseak ez du jokoa dominatu, hirukoak huts egin eta huts egin aritu da taldea —hemezortzitik lau baino ez ditu sartu—, errebotean eskas —24 jaso ditu, aurkartiek 40—...
Xavi Rey (Kanaria Handia) izan da partidako jokalaririk onena, 22 puntu sartuta. Partidako fitxa.
Valentziak 77-59 irabazi dio Estudiantesi
Valentziak Espainiako Kopako finalerdia ere jokatuko du, gaur aise irabazi baitio Estudiantesi: 77-58. Lau laurdenetan nagusitu zaio. Faverani Valentziako jokalaria izan da onena, 23 puntu sartuta. Partidako fitxa.
Bihar finalerdiak
- Caja Laboral-Bartzelona (19:00).
- Valentzia-Kanaria Handia (21:30).
Finala
- igandean (19:00).