Manomanistako finala
Uztailaren 20an jokatuko da buruzko buruko txapelketako finala
Azken astean hauts ugari harrotu dituen kontua azkenean argitu da. Uztailaren 20an jokatuko dute Aimar Olaizolak eta Patxi Ruizek eskuz banakako final handia Donostiako Atano III.ean. Bihar egitekoa zen finalaren eguna zehazteko bilera, baina alde guztiak adostasunera iritsi dira gaur arratsaldean eta eguna zehaztu dute.
Azken orduko beste aldaketarik ez bada behintzat, uztailaren 20an jokatuko da Donostiako Atano III. pilotalekuan eskuz banakako txapelketako finala. Hasiera batean, ekainaren 29an neurtu behar zituzten indarrak Aimar Olaizolak eta Patxi Ruizek, baina pasa den asteazkenean finala atzeratzea erabaki zuen EPELek, Olaizola II.a besoan min hartuta zegoelako eta finala atzeratzea eskatu zuelako. Orduan ez zuten finala jokatuko zen eguna zehaztu eta biharko bileran erabaki behar zuten. Antza denez, ados jarri dira gaur arduradun guztiak –bihar ezin baitziren alde guztiak Zarautzen bildu–, eta finala uztailaren 20an jokatzea erabaki dute. 110 euro balioko dute sarrera garestienek eta 50 merkeenek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu