ARRAUNA

Uztailaren 4an hasiko dira Eusko Label eta Euskotren ligak, Coruñan

Hori hala izateko, baldintza bat bete beharko litzateke: ekainaren 8an, hirugarren fasearen hasieran, arraunlariek aukera izatea taldekako uretako entrenamenduak hasteko. Hori gertatu ezean, astebete geroago hasiko litzateke lehia, uztailaren 11n, Donostian. Igoerak eta jaitsierak egongo dira.

Luis Jauregialtzo / Foku. ORIO ETA HONDARRIBIA, ZIAGOBA HARTZEN, IAZKO DENBORALDIAN.
Julen Etxeberria.
2020ko maiatzaren 30a
16:13
Entzun

Arraunak beste aurrerapauso bat eman du urtero legez, udan, traineruak elkarren artean lehia daitezen. TKE Traineru Kluben Elkarteko hamabi klubak batzarra egiten ari dira gaur. Oraindik ez da amaitu, baina jada onartu dituzte aurtengo Eusko Label eta Euskotren ligen egutegiak. Osasun egoerak horretarako aukera ematen badu, uztailaren 4an hasiko litzateke lehia, Coruñan (Galizia). Egun horretan jokatuko lirateke bi ligetako lehen estropadak. Hori hala izateko, hala ere, baldintza bat bete beharko litzateke: ekainaren 8an, hirugarren fasearen hasieran, arraunlariek aukera izatea taldekako uretako entrenamenduak hasteko. Hori gertatu ezean, astebete geroago hasiko litzateke lehia, uztailaren 11n, Donostian. Hasieran, ekainaren 28an zen hastekoa denboraldia.

Igoera eta jaitsierena zen zehaztu beharreko beste gaia. Zarautzek proposamena egina zuen «ezohiko sasoia» izango dela kontuan hartuta igoerarik eta jaitsierarik ez egoteko. Zenbait klub ados zeuden proposamen horrekin, baina proposamena ez eztabaidatzea erabaki du batzarrak, hamar boto behar zirelako, eta zazpi bakarrik azaldu baitira alde. Beraz, azkena jaitsi egingo da KAE 1 ligara, eta bigarren mailako aurrena igo egingo da. Halaber, Eusko Label ligako azken-aurrenak, KAE 1 ligako bigarrenak eta hirugarrenak, eta Galiziako ligako lehen biek kanporaketa jokatuko dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.