Valentziak ez dio jokatzeko baimena eman Adurizi
SELEKZIOA. Aritz Adurizek ez du Euskal Selekzioarekin jokatuko hilaren 29an, Venezuelaren aurka. Valentziak debekatu egin die taldeko jokalariei Gabonetan lagunartekoak jokatzea. «Euskadirekin jokatzeko ilusioa nuen, baina klubaren erabakia onartu behar dut», aitortu zuen atzo. Aurrelari donostiarra, beraz, ez da izango Jose Angel Iribarrek eta Mikel Etxarrik gaur emango duten deialdian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu