Futbola

Valentziaren aurka jokatuko du Alavesek Espainiako Kopako final-laurdenetan

Joaneko partida Mestallan jokatuko da, astezkenean; itzulikoa, berriz, hilaren 24an, Mendizorrotzan.

ainara arratibel gascon
2018ko urtarrilaren 12a
13:57
Entzun

Valentzia. Horixe izango Alavesen aurkaria Espainiako Kopako final-laurdenetan. Gaur eguerdian egin dute zozketa. Joaneko norgehiagoka Mestallan jokatuko da, asteazkenean; itzulikoa, berriz, Mendizorrotzan, hilaren 24an. Abelardo Fernandezen taldea bikain ari da Espainiako Kopan. Aurreko sasoian txapeldunorde izan eta gero —Bartzelonaren aurka galdu zuen finala, 3-1—, balentria bera errepikatu nahi du. Oraingoz, emaitza onak lortzen ari da. Getafe (0- 1 eta 3-0) eta Formentera (1-3 eta 2-0) utzi ditu kanpoan. Alfonso Fernandez de Troconiz Alaveseko presidenteak argi du Valentziaren kontrakoa ez dela kanporaketa erraza izango: "Kopa guretzat ilusio bat da. Aurreko sasoian historia egin genuen, eta denboraldi honetan ahalik eta urrutien iritsi nahi dugu. Ez da erraza izango, Valentzia oso talde gogorra eta maila handikoa baita. Baina bi partidetan nor baino nor gehiago lehiatuko gara".

Alavesen Ermedin Demirovic izaten ari da Kopako izarra. Aurrelari gazteak hiru gol sartu zituen Formenteraren aurkako kanporaketan. Valentzia, berriz, oso denboraldi ona egiten ari da Marcelino Garciaren eskutik. Zaza, Guedes, Rodrigo eta Gaya dira haren jokalari nabarmenenak. Gainera, Vietto fitxatu berri du. Aurrelari argentinarrak hiru gol sartu zituen, Las Palmasen aurkako azken kanporaketan. Las Palmasez gain, Zaragoza utzi du kanpoan denboraldi honetako Kopan.

Hauek dira final-laurdenetako beste kanporaketak:

Leganes-Real Madril

Espanyol-Valentzia

Atletico Madril-Sevilla

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.