Futbola

Valladolidek kargutik kendu du Garitano

Bigarren Mailako lehen bederatzi jardunaldietan bi garaipen eta hiru berdinketa lortu ondoren, deriotarrak jaitsiera postuetan utzi du taldea. Miguel Angel Portugalek ordezkatuko du.

jarraia115896.jpg
unai zubeldia
2015eko urriaren 21a
13:54
Entzun

Hiru hilabeteko epea izan du pazientziak. Valladolidek kargutik kendu du Gaizka Garitano. Espainiarrek Lehen Mailari begira ekin zioten denboraldiari, baina txarretik joan dira emaitzak. Lehen bederatzi jardunaldietan bi garaipen, hiru berdinketa eta bost porrot pilatu ditu Valladolidek, eta jaitsiera postuetan dago taldea, bederatzi punturekin. Espainiako Kopako kanporaketan ere huts egin zuen Oviedoren aurka (2-1). Miguel Angel Portugalek ordezkatuko du bizkaitarra. Valladolidek eskertu egin dio hiru hilabete eta erdi hauetan egindako lana, eta arrakasta opa dio etorkizuneko proiektuetan.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.