Valverde: "Bagenekien gure gol batek partidako gidoia aldatuko zuela"

2015eko martxoaren 5a
00:20
Entzun

Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzailea pozik agertu da taldeak jokatutako partidarekin, eta nabarmendu du jokalari guztiak oso maila altuan aritu direla.

"Oso baikor ginen, bagenekien Espanyolek zaildu egingo zigula partida, baina gure abaguneak jokatu behar genituen. Bagenekien gure gol batek partidako gidoia aldatuko zuela, eta haren bila joan gara", azaldu du. Herrerinen lesioaz eta De Marcosen txartel horiaz galdetuta —ezingo du finala jokatu—, Valverdek azaldu du atezainak zuntz haustura duela eta De Marcosek "egin behar zuena" egin duela: "Jokalariek ezin dute balizko final batean pentsatu".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.