Iritsi da pelotoia Alpeetara eta lehenengo etapan ez da emoziorik falta izan. Alejandro Valverdek (Illes Balears) bere lehen garaipen handia lortu du eta maillot horia, berriro ere, Lance Armstrongen (Discovery Channel) eskuetara itzuli da.
Hasieran, zazpiko talde bat osatu da ihesaldi batean. Joost Posthum (Rabobank), Luis Sanchez (Liberty), Laurent Brochard (Bouygues Telecom), Yuriy Krivstov (AG2R), Mauro Facci (Fassa Bortolo), Gianluca Bortolami (Lampre) eta Iñaki Isasi (Euskaltel) euskal herritarra izan dira taldeko kideak.
Jorg Jacksche (Liberty) eta Oscar Pereirok (Phonak) beranduago egin dute ihes pelotoitik eta zazpikotearekin elkartu dira.
Momentu batean Sanchez eta Brochard izan dira lasterketa buruak. Baina berriz elkartu dira taldekideekin.
Courchevelel igoeraren hasieran, Jacksche, Brochard eta Pereiro bakarraik geratu dira. Brochard, erritmoa jarraitu ezinik, atzean geratzen hasi da eta Pereirok bide bera jarraitu du. Jacksche bakarrik geratu da.
Atzean, Discovery Channel lanean hasi da eta sekulako erritmoa ezarri du. Taldea gero eta txikiago bihurtzen joan da eta baita iheslariekiko tartea ere.
Hain izan da gogorra talde estatubatuarrak ezarritako erritmoa, Jan Ullrich eta Alexandre Vinokourov (T-Mobile Team taldekoak biak) ere atzean geratu direla.
Maldan gora, iheslariak irensten joan da talde nagusia eta azkeneko laukote bat geratu da lasterketa buruan. Talde hau osatu dutenak Francisco Mancebo (Illes Balears), Alejandro Valverde (Illes Balears), Lance Armstrong (Discovery Channel) eta Mickael Rasmussen (Rabobank) izan dira.
Igoera guztian batera joan dira lau txirrindulariak. Azkenengo kilometroan Lance Armstrongek erasoa jo du garaipena lortzeko asmoarekin. Atzetik jarraitu dion bakarra Alejandro Valverde espainiarra izan da eta azkenean berak eskuratu du garaipena.
Euskaldunak ezinean
Euskaldunean artean, faborito nagusiak zirenak, atzean geratu dira Courchevel igotzen hasi bezain pronto. Haimar Zubeldia (Euskaltel), Joseba Beloki (Liberty) eta Iban Mayok (Euskaltel) ezin izan dute pelotoiak ezarritako erritmoa jarraitu.
Biharko etapa ere mendian gauzatuko da. Courcheveletik abiatuko da pelotoia eta 173 kilometroko ibilbidea egin beharko du Briançonera iritsi bitartean. Ibilbidean lehen mailako Telegraphe eta kategoria bereziko Madelein eta Galibier igo beharko dituzte txirrindulariek.
Frantziako Tourra
Valverde garaile eta Armstrong horiz jantzi da berriro
Alpeetako lehen etapan Alejandro Valverde (Illes Balears) izan da aurrena helmugan Lance Armstrongekin (Discovery Channel) esprintean aritu ostean. Jan Ullrich (T-Mobile Team) eta Alexandre Vinokourov (T-Mobile Team) atzean geratu dira pelotoiaren erritmoa jarraitu ezinean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu