txirrindularitza

Valverde lider Vueltan

Gainsariei esker lortu du lehen postua. Velosok irabazi du etapa.

2009ko irailaren 7a
18:02
Entzun
Alejandro Valverde jarri da gaur Espainiako Vueltako lider, 9. etapan hirugarren egin -40 segundora- eta gainsariak lortuta (Alcoy-Xorret del Cati, 188,8 kilometro). Cadel Evansi kendu dio lidergoa.

Mendate asko zituzten gaur (hirugarren mailako bi hasieran, gero bigarren mailako lau eta bukaeran -gaina helmuga baino hiru kilometro lehenago- lehen mailako bat). Azken horretan jo du erasoa Valverdek eta, faboritoen artean, Evansek, Ivan Bassok eta Robert Gesinkek baino ez diote segitu. Samuel Sanchez irabazletik 1.29ra sartu da, Haimar Zubeldia 1.58ra.

Etapa Gustavo Cesar Velosok irabazi du. Ia etapa hasieratik egon da ihes eginda David de la Fuente, Julian Sanchez Pimienta, Javier Ramirez, Rein Taaramae, Marco Marzano eta Stijn Devolderrekin, eta bukaeran oinarritu du garaipena.

Sailkapen nagusian Valverdek zazpi segundo kentzen dizkio Evans bigarrenari, 36 Gesink hirugarrenari. Sanchez seigarren dago, 1.03ra. Zubeldia bederatzigarren, 3.01era.

Bihar korrituko dute itzuliko 10. etapa: Alacant-Murtzia (171,2 kilometro). Bigarren mailako mendate bat izango dute (157,9. kilometroan). Ostegunean berriro izango dute atsegun eguna, eta ostiralean, larunbatean eta igandean mendiko etapak edukiko dituzte.

Irailaren 20an bukatuko da Vuelta, Madrilen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.