TXIRRINDULARITZA

Valverdek irabazi du Vueltako etapa, eta Lopez jarri da lider

Txirrindulari espainiarra izan da indartsuena Mas de la Costa gainean, Primoz Roglic, Lopez, eta Nairo Quintanaren aurretik.

2019ko abuztuaren 30a
15:35
Entzun

Mas de la Costa mendate gogorrean amaitu da Espainiako Vueltako zazpigarren etapa, eta, igoera horretan, Valverde, Quintana (Movistar), Lopez (Astana) eta Roglic (Jumbo) geratu dira bakarrik aurrean. Ia igoera osoa egin dute elkarrekin, eta Quintana behin baino gehiagotan saiatu da aurrera egiten. Azkenean, baina, Valverde izan da azkarrena helmugan. Harekin batera iritsi da Roglic, eta handik sei segundora Lopez eta Quintana.

Sailkapen nagusian, Lopez da berriro lider. Lehen lau sailkatuak, hala ere, minutu erdi eskasean daude. Izan ere, Roglic bigarren da, sei segundora; Valverde hirugarren, hamaseira; eta Quintana, laugarren, 27ra.

Larunbatean, zortzigarren etapa jokatuko dute, Valls eta Igualada artean (Herrialde Katalanak), 166,9 kilometrokoa. Itxuraz, ez du zailtasun handirik; bakarra, helmugarako 30 kilometro falta direla igo beharreko Montserrat mendatea. Bigarren Mailakoa izanagatik, gogorra da: 7,4 kilometro luze da, eta batez beste %6ko pendiza dauka. Etapa aproposa dirudi iheslarientzat.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.