Alejandro Valverdek gero eta gertuago du Espainiako Vueltako garaipena -bere lehen itzuli handia litzateke-, gaurko mendiko etapan (Vueltako 19.a, Avila-La Granja, 179,8 kilometro) sendotu egin duelako lidergoa: helmugan sailkapen nagusiko aurrenekiko denborarik ez galtzeaz gain, hamabi segundoko gain saria lortu du -bigarren amaitu du-, eta etapan zehar beste laukoa.
Lehen mailako hiru mendate zituzten (74, 112 eta 162. kilometroetan), baina haren aurkariek ezin izan dute deus egin. Gainera, Robert Gesink gaurko arteko bigarrenak 4.44 galdu du (5.30era dago orain, seigarren).
Juan Jose Cobok irabazi du etapa, Valverderekiko-eta bi segundoko aldearekin.
Sailkapen nagusian orain Samuel Sanchez (Euskaltel-Euskadi) dago bigarren, 1.26ra. Ivan Basso hirugarren, 1.45era. Cadel Evans laugarren, 1.59ra. Ezequiel Mosquera bosgarren, 2.11ra. Besteak, bost minututik aurrera.
Bihar 27,8 kilometroko erlojupekoa korrituko dute (20. etapa, Toledo-Toledo).
Igandean bukatuko da Vuelta, Madrilen.
txirrindularitza
Valverdek sendotu egin du Vueltako lidergoa
Gaurko mendiko etapan hamasei segundoko gain saria lortu du. Cobok irabazi du, eta Sanchez bigarren jarri da. Bihar 27,8 kilometroko erlojupekoa izango dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu