txirrindularitza

Valverdek Sierra Nevadan ere heldu dio Vueltako lidergoari

Moncoutiek irabazi du etapa. Gesink dago orain bigarren, 27 segundora.

2009ko irailaren 12a
17:40
Entzun
Indartsu dago Alejandro Valverde Espainiako Vueltan, gaur ere mendia izan duten arren lidergoari eutsi egin diolako. David Moncoutiek irabazi du itzuliko 13. etapa (Berja-Sierra Nevada, 172,4 kilometro). Maila bereziko mendatea da Sierra Nevada, eta helmugarako hiru kilometro falta zirela erasoa jo du Moncoutiek. Etapan aurretik, hirugarren mailako bi gain igo dituzte eta lehen mailako beste bi (43.ean eta 154.ean).

Ezequiel Mosquera heldu da bigarren, 52 segundora. Valverde, Robert Gesink eta Ivan Basso iritsi dira ondoren, 1.16ra. Samuel Sanchez haien atzetik, 1.37ra. Cadel Evans gaur arteko bigarren sailkatua izan da kaltetuena, zulatu baten ondorioz.

Sailkapen nagusian Valverdek 27 segundo kentzen dizkio bigarrenari: Gesinki. Basso dago hirugarren, 1.02ra. Evans laugarren, 1.23ra. Samuel Sanchez dago bosgarren, 1.32ra.

Bihar berriro mendia, Vueltako 14. etapan: Granada-Pandera, 157 kilometro. Maila bereziko mendatea da Pandera. Aurretik, hirugarren eta bigarren mailako mendi bana igoko dute.

Irailaren 20an bukatuko da Vuelta, Madrilen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.