Alpen hasi eta Vallsen amaitu da Kataluniako Voltako bosgarren etapa, eta Movistar taldeko Alejandro Valverde txirrindularia izan da helmugaratzen lehena.
Sailkapen nagusian ez zen aldaketa handirik espero, baina haizea tarteko, zatitu egin da tropela. Atzean geratu da Bart de Clerq liderra, eta bi minutu eta 49 segundo galdu ditu helmugan. Valverde izan da azkarrena, eta itzuliko bigarren garaipena du. Haren atzetik iritsi da bederatziko taldetxo bat; tartean, Alberto Contador, Rigoberto Uran eta Richie Porte.
Hain justu, Porte dago lehen postuan, azken etaparen faltan. Bost segundoko aldea du Pozzovivorekiko, zazpi Contadorrekiko, hamasei Valverderekiko eta hemezortzi Uranekiko.