TXIRRINDULARITZA

Van der Breggenen kolpea

Txirrindulari herbeheretarrak irabazi du Italiako Giroko zortzigarren etapa, 21,7 kilometroko erlojupekoa, eta lider jarri da sailkapen nagusian ere. 

2015eko uztailaren 11
16:11
Entzun

Anna van der Breggenek (Rabo) sekulako astindua eman dio Italiako Giroari. Herbeheretarrak erakustaldia eman du gaur 21,7 kilometroko erlojupekoan, eta minututik gorako aldea atera die aurkari guztiei. Horri esker, garaipen ikusgarria lortzeaz gain, maillot arrosa ere jantzi du.

Bihar amaituko da Giroa, eta herbeheretarrak aukera asko ditu garaipena lortzeko. Megan Guarnier (Boels) dauka gertuen sailkapenean, 46 segundora. 1.15era dago Asleigh Moolman-Pasio (Bigla), 1.46ra Katarzyna Niewiadoma (Rabo) eta 2.29ra Mara Abbot (Wiggle-Honda). Van der Breggenek ondo bideratuta dauka garaipena, baina ezin da gehiegi fidatu. San Domenico di Varzoko gainean amaituko da Giroa. Mendate gogorra da, eta ziur aurkariek estu hartuko dutela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.