Ziklo-krosa

Van der Poel, laugarren aldiz

Nederlandarrak 37 segundu atera zizkion Van Aerti. Podiuma Aertsek osatu zuen, hirugarren urtez jarraian.

Van der Poel, atzo, Ostendeko hondartzan. BAS CZERWINSKI / EFE
2021eko otsailaren 1a
09:54
Entzun

Mathieu Van der Poel eta Wout Van Aert ziklo-kroseko hiruna munduko txapelketa irabazita iritsi ziren atzo Ostendeko (Belgika) hondartzara, berdinketa hausteko asmoz. Bien arteko lehia espero zen, ostadar jantzia nork jantziko, eta ez zuten hutsik egin. Hasieratik nor baino nor gehiago aritu ziren bi txirrindulariak, baina garaipena bakarrak eskura zezakeen. Hala, Van der Poelek bere laugarren txapelketa eskuratu du, hirugarrena jarraian. Van Aert izan zen bigarren, eta Toon Aertsek osatu zuen podiuma.

Ostendeko zirkuituan gorabeherak izan ziren. Van der Poelek eroriko bat izan zuen bigarren itzulian; Van Aertek, berriz, zulatu bat. Hala, ibilbidearen hondarretako zatia izan zen garaipenerako borroka desorekatzeaz arduratu zena. Helmugan, 37 segundo atera zizkion Van der Poelek Van Aerti, eta 1:24 minutu Aertsi. Azken horrek hirugarren urtez jarraian zapaldu du podiuma. Iaz bigarren izan zen Thomas Pidcockek, berriz, laugarren postuarekin konformatu behar izan zuen. Haren atzetik, belgikar taldea: Laurens Sweeck, Michael Vanthourenhout, Eli Iserbyt eta Quinten Hermans.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.