Bezperan erorita, etapa garaipena lehenetsi du Tejay Van Garderenek (BMC), eta dotore biribildu du eguna, La Molinako eski estazioan bakar-bakarrik helmugaratuta. Skyk eta Tinkoff-Saxok asko gogortu dute etapa, Pierre Rolland liderra (Europcar) atzean uzteko helburuarekin, eta lortu dute, 5.12 minutura helmugaratu delako frantziarra. Bart De Clercq (Lotto), ordea, gai izan da galera mugatzeko, eta liderraren maillota jantzita amaitu du eguna. 21 segundora dauka orain Richie Porte (Sky), 26ra Domenico Pozzovivo (Ag2r), 27ra Dan Martin (Cannondale-Garmin) eta 28ra Alberto Contador (Tinkoff-Saxo). Alpetik Vallsera, bosgarren etapa jokatuko da bihar. Lilla bigarren mailako mendatea igo beharko dute helmugara iristeko hamar kilometro faltako direnean.
Txirrindularitza
Van Garderen, berrindartuta
BMCko estatubatuarrak irabazi du Kataluniako Voltako etapa nagusia, La Molinan, eta Bart De Clercq (Lotto) jarri da lider, lehen eguneko ihesaldiko aldeari esker.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu