Vazquez eta Torrontegik ez dute batera jarraituko
MOTOZIKLISMOA. Efren Vazquezek eta Herri Torrontegik 2007an hasi zuten proiektuari amaiera emango diote denboraldiaren amaieran. «Ezin dut berak behar duen denbora eskaini. Gainera, bakarrik aritzeko gai da», esan zuen Torrontegik atzo. «Nik dakidan guztia berari esker dakit, asko lagundu dit eta beti jarraituko du nirekin», eskertu zion Vazquezek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu