Vazquez sasoiko iritsiko da Alemaniako Sari Nagusira
MOTOZIKLISMOA. Efren Vazquezi ebakuntza egin zioten bi eskuetan orain bi aste, baina jadanik osatu da, eta prest dago lehiara itzultzeko. Gidari bilbotarrak asteburu honetan du sasoiko dagoela erakusteko lehen aukera, Alemaniako Sari Nagusian. «Egin dizkidaten azterketa medikuen arabera, ondo dago. Berriro lehiatzeko irrikan nago», esan zuen atzo gidari bilbotarrak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu